Guztira, EAEn 1.775.750 izango dira urriaren 21ean bozkatzeko eskubidea gauzatu ahalko duten euskal herritarrak, Eusko Legebiltzarraren hurrengo legegintzaldian haiek ordezkatuko dituzten 75 legebiltzarkideak hautatzeko. Hiru lurralde historikoetako eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzarretako 110 kide izango dira prozesuaren funtzionamendu ona ikuskatzeaz arduratuko direnak.