Debagoieneko produktuak Donostiako XI. azoka ekologikoan

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 29a

Arrasateko Rakel Perez de Arenazaren barazkiak, Aretxabaletako Mendibitzuko ardi gazta, eta Antzuolako Pikunieta baserriko ardi gazta. Irailaren 1ean egingo dute Donostiako Boulevarden, 10:00etatik 15:00etara arte.

 

Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren XI. Azoka ospatuko da Donostiako Boulevard-ean. Donostiako udalak, Behemendi eta Biolur elkarteak antolatutako azokan leku askotariko ekoizleak egongo dira: Tolosa, Igeldo, Berrobi, Arrasate, Astigarraga, Aia, Hondarribi, Antzuola, Hernani, Aretxabaleta, Donostia, Zarautz, Zumaia, Altzo, Urretxu, Berriatua, Asparrena, Falces, eta Alberite, besteak beste.

Bi ezaugarri

Azokan egongo diren produktu guztiek bi ezaugarri berezi dauzkate: modu ekologikoan zainduak eta  era artisau batetan elaboratu egin direla. Azoketan ematen den salmentari esker kontsumitzaileak informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko aukera edukiko du, bertan egongo bai dira produktu horiek sortu dituztenak.

Informazio puntua

Gainera, Biolur Elkarteko informazio postu bat egongo da: baserri, ingurune  eta osasunaren alde egiten duen lana, sortutako material didaktikoa, etxeko eta baserriko landare edo abereak zaintzeko liburu interesgarriak erakusteko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak