Ohorezko Erregional mailako txapelketa irailaren 16an hasiko da eta taldeak buru-belarri dabiltza denboraldi-aurrea prestatzen. Aste bukaera honeta gure lau taldeak lehian ikusteko aukera egongo da. Bergara, UDA eta Mondra Bergara Hiria torneoa jokatuko dute Urolarekin batera. Abuztuaren 31an eta irailaren 1ean finalerdiak jokatuko dituzte: abuztuaren 31n, 18:30ean, Bergara-Urola; eta irailaren 1ean, 18:00etan, UDAk eta Mondrak. Finala, irailaren 2an izango da, 18:00etan.
Jose Luis Agirre gogoan
Aloña Mendik ez du parte hartuko Bergarako torneoa, Jose Luis Agirreren omenezko duelako irailaren 2an. Bakioren kontra lehiatuko dira Azkoagainen 17:00etan. Bide batez, Andoni Azkargortaren taldearen aurkezpena egingo dute.
Bakio lehenengo erregionalean diharduen taldea da. Presidentea Fernando Mendiguren oñatiarra da.
Mondrako txapelketa
Liga hasi baino astebete lehenago Mondra Hiria txapelketa jokatuko dute, eta hor bai, Ohorezko Erregionaleko lau taldeak lehiatuko dira. Txapelketarako termometroa izan daiteke torneoa. Irailaren 8an finalerdiak jokatuko dituzte: 16:15ean Aloña-UDA eta 18:00etan Mondra-Bergara. Irailaren 9an, finala, 18:00etan.