"Nundik hartu dezute hori?"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko abuztuaren 29a

Halaxe galdetu zuten bizikleta gaineko emakumeek. Gisa horretako baten gainean zihoazen neska-mutikoei egin zieten galdera, eta "han, hotelan parian" erantzun zieten. Hori entzun eta berehala jarri ziren hondartza ondoko hotelera bidean eta gutxi barru ikusi nituen bizikleta gainean. Ariketa fisikoa bakarrik ez, zerbait gehiago ere egin zuen Eibartik Oriora arratsalde pasa joandako emakume pareak, a ze barre algarak egin zituzten biek ala biek! Hori da sasoia eta hori da umorea!

Euren burua atari honetan ikusiko zutela esan nien, baina www.goiena.net helbidea haien buruetan sartu ezin! Bizikleta bikoitz horiek alokairuan uzten zituen gizonezkoari eman nion errekadua orduan: paper batean apuntatuta emateko, bizikleta itzultzera joaten zirenean. Espero hala egin izana. Bigarren barre saio baterako nahikoa aitzakia izango dutela seguru!

Elkarri lotutako bi bizikletetan primeran joan zitezkeen hiru lagun ere, esertzeko bankua baitzuten; baita zuri-urdin koloreko toldoa ere eguzkitatik babesteko. Orioko hondartzara makina bat alditan joan arren, orain arte halakorik ikusi ez, eta bitxiak iruditu zitzaizkidan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak