Altsasuko 'Ospa Egunera' joateko autobusak Debagoienetik

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 28a

Interesatuek Oñatiko, Arrasateko eta Bergarako Arrano  tabernatan eman behar dute izena. Autobusa 15:45ean irtengo da Oñatitik, 16:00etan Arrasateko Garibaitik, eta 16:15ean Bergarako Ertzain etxearen ondotik.   Altsasutik 06:00etan irtengo dira.  dute. Irailaren 1ean egingo dute festa eta aldarrikapen eguna. "Euskal Herriko indar errepresiboak behingoz joan eta bakean utz gaitzaten" eskatuko dute.

Altsaun egingo duten festan poteoa, bazkaria, sketx txapelketa, martxa eta zuzeneko kontzertuak izango dira. Martxak dirauen bitartean hiru gune egongo dira: mosaiko erraldoia eta herri jolasak egingo dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak