Patxi Lopez lehendakariak sinatutako dekretuak eman dio hasiera urriko hauteskundeen bideari. Legebiltzarra desegin ondoren, alderdiek euren hautagaiak aurkeztu beharko dituzte. Irailaren 13tik 18ra, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde batzordeetan egin beharko dute. Lurralde bakoitzak 25 legebiltzarkide aukeratuko ditu. Irailaren 24an hautagaitzak aldarrikatu eta inpugnazioetarako epea zabalduko dute.
Azkenik, hauteskunde kanpaina urriaren 5ean hasi eta urriaren 19ko gauerdian bukatuko da.