Angiozarko Zabaleta auzoan mezarekin hasiko dituzte ospakizunak abuztuaren 24an. 12:00etan egingo dute San Bartolome ermitan. Ondoren luncha egongo da. 18:00etan bolo txapelketa egingo dute sari potoloekin, eta jaieguna bukatzeko, Kupela taldeak erromeria egingo du.
Aramaioko Zubietan ere bai
Aramaioko Zubieta auzoan ere elizkizunarekin hasiko dituzte ospakizunak. 12:00etako meza bukatu ondoren, luncha egongo da guztiendako. Etxafuegoekin bukatu dute jaia.