Ezinezko formekin, katedralen hondartza harridura sortzen du film bateko dekoratua dirudielako gruta, pasadizo eta arkuen batura beharrean. Hogei eta hamar metro baino geihagoko figurak azaleratzen dira, areatza zabal baten, katedral gotikoen arbotante eta kontrafuerteak bait lira. Hortik datorkio Katedralen hondartzen izena, jatorriz Augas Santas (Ur Santuak galegoz) bezala ezaguna bait zen. Monumentu Natural eta Interes Komunitarioko leku aitorpenarekin, Galiziako turismo gune nagusietako bat da, eta turismoa promozionatzeko irudirik erabiliena.
Galiziako katedralik bisitatuena, Santiagokoaren ondoren, dela diote bertakoek txantxetan. Hondartzak gainezka daude puntako orduetan eta aparkalekua aurkitzea ezinezkoa bihurtzen da.
As Catedrais itsasberan bisitatu behar dira. Ura behera doanean areatza zabalari bide eginez, espektakulu ikaragarria bihurtzen da. Argia arroken artean sartzen da eta Alvaro Cunqueiro idazleak zihoen bezala, "pizarra beltz eta distiratsua azken erregearen armadura dirudi".