Kirol hitzorduak eta aisialdia, aste bukaera beroari aurre egiteko

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 17a

Beroari aurre egiteko hondartzara joan gaitezke, baina gurean, badaude egiteko moduko beste ekintza batzuk: Eibar eta Sanseren arteko lagunartekoa, gaueko mendi bizikleta martxa, orientazio jokoak, zinema emanaldiak, espeleoabentura irteerak... Jarraian dituzue guztiak. Gustukoena aukeratu eta aste bukaeran on!

Uztailaren 31n Realak eta Zaragozak jokatu zuten lagunartekoa Bergarako Agorrosinen. Oraingo honetan Sanse eta Eibar lehiatuko dira. Liga prestatzen dihardute bi taldeek, eta sasoiko helduko dira Bergarara. Partidua bihar, hilak 18 izango da, 18:30ean.

Orientazio jokoak eta espeleoabentura

Bestalde, Arantzazun eta Arrikrutzen badago zer aukeratu. Bihar, zapatua, espeleoabentura irteera egingo dute Arrikrutzen. Ohiko ibilbidetik aldenduta, Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe konplexu karstikoa ezagutzeko  irteera zapatuan egingo dute. 3-4 orduko irteera da eta beharrezkoa da material erosoa, katiuskak eta frontala eroatea. Gehienez  16 urtetik gorako 20 pertsona onartuko dituzte, eta interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena 943 08 20 00 telefonoan.Bestalde, hilaren 25ean, espeleotxiki irteera egingo dute. Informazio gehiago hemen

Arantzazun bada beste aukerarik: Parketxean ezkutuko bideako orientazio jokoak egingo dituzte. Zazpi kilometroko mendi-ibilbide batean orientazio jokoak egingo dituzte, taldeka. Domekan, hilaren 19an, 09:30ean hasiko dira eta lau ordu eta erdiko iraupena izango du. Informazio gehiago eta erreserbak 943 78 28 94 edo hemen

Debagoieneko turismoa

Debagoieneko turismo bulegoek ere eskaintza zabala dute abuztura: bisita gidatuak, irteerak eta beste. Informazio gehiago hemen

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak