Bai bai, demasa da hedabide digitaleako albiste batzuen erantzunak irakurtzea, edo "kontrario" politikoari Facebook-en esaten dizkiotenak jarraitzea, Twittererko gai jakin hori edo beste hainbat jarraitzea... Dozena erdi urtean zeharo aldatu da erantzun jasa. Beti egongo ziren hor iritzi horiek guztiak, baina orain irakurri egiten ditugu.
Oporretan anonimoak ere irakurtzen ditut, pentsa! patetikoak dira gehienetan, izan ere, norbere izen abizenak edo perfila jarri barik edozeinen gainean lardaskan jarduten duenak... kolorez ere beltzak edo zuriak, baina bueno, anonimoek ere ematen diote pultsua notiziei. Abuztutik kanpo nire begia ohitua dago ez baleude moduan jokatzera, baina deskantsua (edo akaso kantsatzeko bidea) ematen diet abuztuan. Badakizue, bakoitza bere maniekin.Blogak irakurtzeko gustua hartu dut abuztuan berriz, hori bai.
Aurtengo uda herrian egin dut, batez ere. Eta argazkia herriko uda lasai horietako egun batekoa da. Ez dago kristaurik ere eta lasaitasuna hain da handia... Oso handi geratzen den horietakoa ere bada, ez pentsa. Jende asko joaten da "al pueblo" esaten dioten horretara, baina gure herrietan ere badago ba lasaitasunik. Eta salto batera horrenbeste dago ikusteko... gura denean lasaitasuna sahiesteko... Egunbeteko joan-etorrian horrenbeste gauza gure herrietan...
Lasaitasuna. Lasaitasunaren argazki bat ekarri gura izan dut hona: koloretako arkatzen kutxa. Kutxa horrekin batera pertsonaren bat ateratzeko ez pentsa lanik hartu ez dudanik. Ez da erraz-erraza izan, baina esango nuke urtetan izan den baino errazagoa dela aurten jendearekin trink egitea. Koloretako kutxak, hala ere, horrek, hiru egun egin ditu plazako bankuan, gutxienez. Gertukoa bera ere koloretakoa dela adieraziz-edo.