Aste Santuko oporretan hasi ohi gara egutegiari begiratu eta udako oporrei begira. Datak ondo begiratu, kontrastatu eta balizko egun batzuk finkatu ostean, nora joan pentsatzen hasten gara. Eta hori erabakita, inguruko kanpingekin harremanetan jartzea izaten da hurrengo pausua, zalantzak argitzeko eta gustuko tokian erreserba egiteko.
Egia da gero erlaxatu egiten garela berriro, oraindik ere urruti ikusten ditugu-eta udako oporrak. Baina behin ekainera helduta, udan sartuta, berriro burura datorkigu erreserba egindako kanpingaren irudia, internetekoa: hondartzatik gertu dago, bi igerileku ditu, gerizpea ere bai, ondoko herria ere ez dago urruti ...
Aukeratutako gunearen inguruan bistitatzeko zer dagoen ere galdetu izan dugu hemengo informazio bulegoan, inguru hartako mapak eta planoak ere eskatu ditugu eta foroetan ere begiratu dugu, informazio gehiagoren bila: artisau asko ei dago inguru hartan, pizza oso onak egiten dituzte gertuen dagoen herrian ...
Eta data baino 10 bat egun lehenago, beharrezko trasteen zerrenda egiten hasten gara: koltxonetak, aulkiak, kubiertoak, linternak, argazki kamera eta segapotoarendako kargadoreak, arropa eskegitzeko soka eta pintzak ... Aurreko urteko oporretako material dena errebisatu eta falta dena lortzea izaten da kaxak bete aurreko azken lana. Bueno, traste denak autoan sartzeko egin beharreko tetrisa ahaztu gabe; ez da abentuara makala hori ere. Bai, Aitziber lagunak arrazoia du. Etxetik atera aurretik ere disfrutatzen da oporrez.
Ah! Ahaztu zait esatea argazki hauek Bastidakoak direla. Askok pasatzen dituzte euren oporrak han. Egun pasa ere joan gura izanez gero, animatu, ni elegante ibili nintzen.