- Gaur, egubakoitza, Aramaion, Uribarriko jaietan, bertso afaria izango da, Manex Agirre, Iñaki Apalategi eta Xabi Igoarekin.
- Oñatin, San Esteban jaiak ospatuko dituzte Lezesarrin. Bihar, zapatua, etxafuegoak botako dituzte eta 21:00etan bertso eta trikiti afaria izango dute Urrintxon. Etzi, domeka, San Estebango baseliza inauguratuko dute eta 12:00etan meza izango dute; gero, luntxa; eta bukatzeko, bertso eta trikiti saioa.
- Arrasateko Monterron parkean, Intocable filma emango dute, 22:30ean. Frantzian ekoiztutako komedia da, arrakasta handia izan duena. Donostiako Zinemaldian eman zuten. Ikusi trailerra:
- Bestalde, Antton tabernara joan gura dutenek domekan 19:00etan dute hitzordua. Sagardo kupela, musika, kontzertua eta giro paregabea agintzen dituzte antolatzaileek. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira. Azkaiter Pelox, Behibi Blues eta beste batzuek joko dute.
- Carlos Baudilloren erakusketa ikusgai izango da abuztuaren 3an hasita, Bergarako Aroztegi Aretoan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:30era; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta, domeka eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.