Santixauetako argazkiak

Leire Kortabarria 2012ko abuztuaren 2a

Datorren urteko santixaoetara begira jarri dira Goimendiko auzotarrak, domekan jai hori ospatu zutenetik. Auzotarrek eurek argazki politak bidali dizkigute, auzoko jaiegun handia umore onean ospatu zutela erakusteko.

Goizean, kanpai-errepiken eta etxafuegoen ondoren, bertso saioa, umeendako jolasak, meza eta, segidan, soka-dantza izan zituzten; eta arratsaldean, aizkolarien eta harri-jasotzailearen erakustaldia, bolo txapelketa eta Astiazaranek eta Lutxurdiok alaitutako erromeria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak