Langabezia gora, bolada ona apurtuz

Leire Kortabarria 2012ko abuztuaren 2a

Ekainean baino langabe gehiago zeuden uztailean Debagoienean: denetara, 3.275 langabe (+25), %10,99ko tasa (+0,09 puntu), Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera.

  Martxoa 2012Apirila 2012
Maiatza
2012
Ekaina
2012
Uztaila
2012
Antzuola 102 (%9,35) 94 (%8,62) 90 (%8,25) 101 (%9,26) 89 (%8,16)
Aretxabaleta 313 (%9,26) 309 (%9,14) 309 (%9,14) 309 (%9,14) 298 (%8,81)
Arrasate 1.387 (%13,39) 1.384 (%13,36) 1.354 (%13,07) 1.322 (%12,76) 1.332 (%12,86)
Bergara 830 (%11,84) 821 (%11,71) 809 (%11,54) 801 (%11,42) 813 (%11,59)
Elgeta 51 (%9,41) 53 (%9,78) 52 (%9,59) 54 (%9,96) 62 (%11,44)
Eskoriatza 224 (%11,00) 229 (%11,24) 225 (%11,05) 217 (%10,65) 213 (%10,46)
Leintz Gatzaga 5 (%3,70) 7 (%5,19) 7 (%5,19) 8 (%5,93) 8 (%5,93)
Oñati 458 (%8,73) 447 (%8,52) 440 (%8,38) 438 (%8,35) 460 (%8,77)
Debagoiena
3.370 (%11,31) 3.344 (%11,22) 3.286 (%11,02) 3.250 (%10,90) 3.275 (%10,99)

Langabezia hazi egin da Arrasaten, Bergaran, Elgetan eta Oñatin; langabe kopurua txikitu egin da, aldiz, Antzuolan, Aretxabaletan eta Eskoriatzan, eta berdin jarraitu du Leintz Gatzagan.

Martxoan hasitako martxa ona apurtu egin da, beraz, uztailean. Martxoa %11,31ko langabezia tasarekin bukatu zen, eta orduz ezkero txikituz joan da bukatu berri dugun hilera arte.

Espainian, langabezia txikitu egin da, uda sasoian ohikoa den moduan, turismoaren industriari esker. Hain zuzen, 4.587.455 langaberekin bukatu da uztaila, 27.814 langabe gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak