Zehazki, hauek dira onartutako dirulaguntzak eta proiektuak:
- Elgetako Udala: 3.117,90 euro onartuta (1.558,95 euroko ordainketa), Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrorako.
- Badihardugu Elkartea: 6.097 euro onartuta (3.048,70 euroko ordainketa), Gerrako Ahotsak proiekturako; eta beste 4.813,73 (2.406,87 euroko ordainketa) Gerra Zibila umeen bihotz begietan izeneko proiekturako.
- Intxorta 1937 K.E.: 5.088,80 euro (2.544,40 euroko ordainketa) Arrasate 1936… Emakumea, gerra eta errepresioa proiekturako, eta beste 5.363,87 (2.681,94 euroko ordainketa) Bergara 1936, gerra eta errepresioa proiekturako.
- Ekin Emakumeak Elkartea: 6.509,99 euroko dirulaguntza (3.255 euroko ordainketa) Gerra Zibilean eta diktadura frankistan zehar, Debagoieneko emakumeen eginkizuna oroitzeko argazki erakusketa-rako.
- Ekai Center: 7.243,51 euroko dirulaguntza (3.621,76 euroko ordainketa) Frankismoaren eragin ekonomikoa Gipuzkoan: Ikuspuntu bat proiekturako.
Gipuzkoa osoan, 365.000 euro banatu ditu Aldundiak udalei eta herri mugimenduei emandako laguntzetan. Giza Eskubideen atalean, 35 proiektu lagundu ditu. Egitasmoetatik 11 udalek bultzatutakoak dira eta 24, herritarren erakundeek. Oroimen historikoari dagokionez, lagundutako 38 proiektuetatik 15 udalek eta mankomunitateek aurkeztu dituzte eta 23, herritarren elkarteek. Oroimen Historikoaren alorrari dagokionez, lagundutako proiektuak 38 dira eta 200.000 euro bideratu dira horretara (udal eta mankomunitateentzat 50.000 euro eta elkarteentzat 150.000 euro). Lagundutako egitasmoetatik 15 udalek eta mankomunitate batek aurkeztu dituzte eta 23, herritarren elkarteek.