San Inazio jaia Kanpanzarren ospatzeko ohitura dute debagoiendar askok; batik bat, arrasatearrek. Dokea ere oso joko arrasatearra da eta herritar gehienek jokoan badakitela esan digute SUDCekoek; elorriarrek ez ei dute hainbesteko ohitura, esan digutenez.
Orain herritarrak dabiltza jokoan, eta arratsaldean, udal ordezkarien txanda izango da.
Adin guztietako jendea dabil giroaz gozatzen. Nagusi batzuek esan digutenez, gaztetandik igo izan dira Kanpanzarrera gaurko egunean, eta jaia "asko aldatu" dela esan digute.