Algak ugaritu dira ur faltaren eta beroaren ondorioz

Miren Arregi Amasorrain 2012ko uztailaren 27a

Deba ibaian eta Debagoieneko gainontzeko beste errekatan algak asko ugaritu dira azken hilabetean. Horren arrazoi nagusiak hiru dira: batetik, ibaien ur emari eskasa, bestetik, ur hori geldi egotea eta azkenik eguzkiaren beroa. Hiru faktore horiek tarteko uraren tenperatura igo egin da algen ugaritzea bultzatuz.

Ugaritze hori,  azkar atzeman daiteke. Errekara begira, ohartuko gara, gainera, ur sakonera handiagoko gunetan eta itzaletan dauden tokietan hauen presentzia askoz txikiagoa dela. Algen ugaritze hori, ez da inondik inora kaltegarria.

Bestetik, jabetuko zineten, errekei toki batzuetan usaina dariela. Izan ere, Epeleko araztegia martxan baldin badago ere, oraindik ez daude ur guztiak hara bideratuta eta gure etxetatik isurtzen ditugun ur zikinak zuzenean doaz errekara. Ur zikin horiek bero dagoen urarekin elkartuta sortzen dute kiratsa.

Epeleko araztegia, baina, urrirako guztiz martxan egotea aurreikusten dute eta ordutik aurrera Debagoieneko errekak garbiago eta oxigenatuago egongo dira. Oxigenazio horrek ahalbidetuko du, arrainak ere ugaritzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak