Debagoiena historiko, etnografiko eta kulturala

Usoa Agirre 2012ko abu. 2a, 11:00

Ibarreko historia ezagutzeko aukera ezberdinak ditugu gurean: Bergarako alde zaharra, Oñatiko unibertsitatea eta parrokia,  Gerra Zibileko ibilbide tematikoa Intxortan, Ibarraundi eta Gatz museoak... Guztiak ezagutzeko informazioa duzue hemen:

Bergara monumentala

Turismo Bulegotik egiten dira bisita gidatuak.

Tel. 943 77 91 28  turismoa@bergara.net

11:00etan eta 16:00etan. Aldez aurretik galdetzea eskatzen da.

Bergarako Mariaren Lagundia ezagutzeko bisita gidatu berezia. Astean behin. Informazio gehiago turismo bulegoan

Bergara koloretan. San Juan bezperan irekita, alde zaharrean itxita dauden 36 dendetako erakusleihoetan Bergarako 40 artisten lanak daude ikusgai. Aire zabaleko erakusketa honetan, zeramika-, argazki- eta margo-lanak izango dira ikusgai, alde zaharreko giroa bizitzeko eta Bergara Monumentala bisitatzeko bestelako ikuspuntua eskainiz.

Bergarako Besarkadaren Memoriala. Irizar jauregian. Informazio gehiago Turismo Bulegoan

Gerra Zibila Euskal Herrian. Intxortako ibilbide tematikoa. Elgeta

Bisita gidatuak ondorengo egunetan: abuztuak 5 eta 26, irailak 2 eta 30

Irteera: 10:00etan.

Aurrez izena eman behar da.

Bisita gidatua gainontzeko egunetan eta orduetan aurrez eskatuta.

Ibarraundi museoa. Eskoriatza

Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 9:00 - 14:00

Tel.: 943 71 54 53  ibarraundi@eskoriatza.net

Gatz Museoa. Leintz Gatzaga

Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan.

  • 12:00: euskaraz
  • 13:00: gaztelaniaz

Gainontzeko egunetan eta orduetan aurrez eskatuta

Aurrez eskatuta beste bisita batzuk ere egiten dira: Erdi Aroko gunea, Dorletako Santutegia, mendi-ibili gidatuak

Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Migel Parrokia. Oñati

Abuztuan bisita gidatuak ondorengo ordutegietan:

  • Astelehenetik – ostiralera 17:00
  • Larunbata 12:30  / 17:30
  • Igandea 12:30

Tel.: 943 78 34 53
turismo@oinati.org

San Migel Parrokia. Abuztuan bisita gidatuak ondorengo ordutegietan:

  • Astelehenetik ostiralera: 12:30

Gainontzeko egun eta orduetan, aurrez eskatuta.

Arantzazu santutegia

Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentrotik egiten dira bisita gidatuak.

Bisita gidatuak egunero: 10:30 / 11:30 / 12:30 / 16:00 / 17:00

Aukera desberdinak:

  • Arantzazu Santutegia
  • Oteiza eta Arantzazu

Informazio gehiago:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak