Urruñatik Hernanira, AHTren aurkako ibilaldira deitzen dute

Leire Kortabarria 2012ko uztailaren 26a

AHTren eta azpiegitura handien aurkako mendi ibilaldia hasiko dute bihar hainbat lagunek. Urruñan hasi eta Hernanin bukatuko da domekan, hilak 29. Afariak, antzerkiak, bazkariak, erakusketak, eztabaidak eta beste ekintza batzuk egingo dituzte.

Iparraldeko AHTren aurkako taldeak, Cade, Txingudi-Bidasoako lurraren aldeko taldeak, Jaizkibel Bizirik taldeak, AHTren aurkako asanbladak, Lezoko AHTren aurkako eta lurraren aldeko taldeak eta beste eragile eta norbanako batzuek egin dute deialdia. "Bertatik bertara ezagutuko dugu muga artifizial honen inguruan eman den lurraren zatiketa, artifizializazioa eta gainean dauden mehatxuak, AHT, poligono logistikoak, energetikoak, 2. ingurabidearen luzapena mugaraino, superportua eta abar", esaten dute.

Urruña, Irun, Hondarribia, Lezo eta Hernanitik pasatuko dira. Bukaeran, ekitaldia egingo dute Hernaniko Iparragirre sagardotegian.

Informazio gehiagorako, deitu 648 82 17 59 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak