FagorBrandt-en dirulaguntzak ontzat eman ditu Europak

Leire Kortabarria 2012ko uztailaren 26a

Albiste onak FagorBrandt kooperatibarendako: Europako Batzordeak arrazoia eman dio, 2008an jaso zituen 31 milioiko dirulaguntzak ontzat eman ditu-eta.

FagorBrandt elkartea berregituratzeko, Frantziako Gobernuak 31 milioi euro eman zizkion 2008ko urrian. Baina, gero, Europako Auzitegi Orokorreko epaileek esaten zuten momentu hartan zergak ez zirela "ondo baloratu". Fagorrek auzitegietara jo zuen Europako Batzordearekin eta Frantziako Gobernuarekin batera, diru-laguntzei eusteko.

Baldintza bat ipini diote epaileek FagorBrandt-i, berregituratzen jarraitzeko eta Italiako administrazioari aurretik emandako laguntza bat konpentsatzeko: 2016 bukaerara arte, FagorBrandt-ek ezingo ditu Vedette markako hotz eta egosketa produktuak edo plater-garbigailuak merkaturatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak