Domekan 08:30ean hasita hasiko dira kategoria ezberdinetako atletak lehian. Igeriketako tartea (4km) Landan egingo ute, eta bertan bizikletak hartu eta bi itzuli egingo dizkiote Landako urtegiari (120km). Amaitzeko, korrikako lan-saioa (30km) Gasteizko kaleetan izango da. Elite mailakoekin ez, baina Espainiako selekzioarekin lehiatzeko sailkatuta daude Aritz Kortabarria bergararra eta Javier Zelaia beterano oñatiarra. Horien ondoren, Open barruan, gainontzeko atleta federatuek ere parte hartu ahal izango dute, eta hor ere Debagoienak izango du ordezkaririk.
Errepide mozketa Landan
Gasteizen zein Araba osoan zenbait zirkulazio eta trafiko arazo ekiditeko, antolatzaileek domekan autorik ez hartzeko deia egiten dute. Dei horrek zeharka Debagoienean ere badu eragina. Izan ere, eskualde honetatik jende asko joaten da Landara jai-egunetan, eta antolatzaileek egun horretan Landarako sarbidea itxi egingo dute autoentzat. Goizean goizetik 15:00ak arte Landarako N-240 errepidea itxita egongo da.