Kanpai-errepikaren eta txapligoen ondotik bertsolariak —Jose Luis Gorrotxategi eta Jokin Sorozabal— eta haur jolasak izango dituzte. Meza 13:00etan entzungo dute, eta jarraian egingo dute soka-dantza.
18:00etan, herri kirolak izango dituzten Aratz Mugerza eta Mikel Larrañagarekin aizkoran eta Odei Izetarekin harri-jasotzaile lanetan. Bolo txapelketa 18:30ean hasiko da. Astiazaran eta Lutxurdixoren erromeriarekin amaituko dute jai eguna.