Zerbitzu eta langile publikoen alde, bihar, eguena, kalera ateratzeko deia

Ubane Madera 2012ko uztailaren 25a

Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez! Burujabetza politiko eta ekonomikoa! lelopean kale agerraldia deitu du LAB sindikatuak biharko, eguena. 12:00etan da ordua, Arrasateko Herriko plazan. 

"PPren gobernuak kaleratutako neurriak azken hamarkadetan ezagutu ditugun larrienak dira, bai gizarte sektore zabalengan izango duen eraginagatik, bai sektore publikoko langileen lan baldintzetan zein sektore publikoaren etorkizunean izango duten eraginagatik", salatu du LAB sindikatuak.

Erantzun beharra

Are gehiago, erasotzat hartu ditu neurri horiek eta beraz, "erantzun zabal eta indartsu bat artikulatzea eskatzen du" horrek, sindikatu abertzalearen ustez. 

Bada ildo horretan deitu dute biharko, eguena, agerraldia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak