Debagoiendarrak 24 eta 12 orduko Roller Tour patin lasterketan

Arritxu Barruso 2012ko uztailaren 24a

Pasa den zapatuan, uztailak 21, Kataluniako Calafat zirkuituan patinatzaileen 24 orduko Roller Tour lasterketa ospatu zen eta hainbat debagoiendar izan ziren bertan: Oihan Bideburu (Aramaio), Jon Ander Egaña (Bergara) eta Agustin Oyarguren (Aramaio). Guztira 85 taldek parte hartu zuten lasterketan. Debagoiendarrek Kataluniako beste pertsona batzuekin osatu zuten taldea, zortzi guztira. 24 orduko lasterketa izan zen "oso nekagarria" parte-hartzaileen esanetan, baina beraien onena ematen ahalegindu ziren. Talde mailan bigarren postuan geratu ziren eta klasifikazio orokorrean laugarren. Bestetik Bergarako Krusitok 12 orduko lasterketan parte hartu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak