Udako oporretako kronikak 'Goiena.net'-en: animatu eta bidali zurea!

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 24a

Abuztua gain gainean dugu eta, kontuan izanik oporretarako hilabetea izango dela askorentzat, atal berri bat sortuko dugu 'Goiena.net'-en, zuen kronikei lekua egiteko. Zaudeten tokian zaudetela, zuen nondik norakoen berri izan nahiko genuke: bidaiaren kronika, gomendio bat, argazki kuriosoren bat, anekdotak, bizipenak… bakoitzak eman diezaiola gura duen forma eta neurria bere ekarpenari. 

Kanpora joateko aprobetxatuko duzuenon kronikak, nahiz bertatik bertara ibiliko zaretenonak jaso nahi ditugu eta, nola ez, lan egitea egokitu zaizuenok ere zabalik izango duzue gure leihoa; gustura irakurri eta ikusiko ditugu guztiak.

Bidali zure ekarpena abuztuan zehar berriak@goiena.com helbidera eta sartuko dugu Goiena.net-en. Animo eta eskerrik asko parte hartzera animatzen zareten guztioi.

Gogoratu baita ere, beste urtebetez, abian dela Udako argazkien VIII. Goiena lehiaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak