Paintball-eko arduradunen azalpenak adi-adi entzun eta taldeak egin ondoren, jolasten hasi ziren: "Aitortu beharrean gaude azalpenak entzun ondoren eta jolas honek izan ditzakeen arriskuak kontuan hartuta, urduri xamar hasi ginela jolasean, baina hastearekin bat, gustua segituan hartu genion. Bi ordu eta erdi pasatxo eman genituen jolasean". Bukatu bezain laster, Zumaiako hondartzarantz joan gara.
Bertan bazkaldu eta bainu eder batzuk hartu ditugu. Eguraldia ordu honetarako ederki garbitu da eta zoragarri gelditu da uretan arrainak bezala ibiltzeko. Nahi baino motzagoa egin zaigu hondartzaz disfrutatzeko momentua, baina 6ak aldera berriz Arrasaterantz bueltatu gara eguna fenomeno pasa ondoren. Taldea bikaina izan da eta denok egun ezin hobea pasa dugu.