Betaurreko eta lentilla graduatuek %10eko BEZa izango dute

Leire Kortabarria 2012ko uztailaren 23a

Betaurreko eta lentilla graduatuak erosi behar dituztenak lasaitu nahi dituzte optikoek, eta honakoa argitu nahi dute: produktu horien BEZak murriztua izaten jarraituko du eta 2 puntu bakarrik handituko da: %8tik %10era.

Hala, optikoek gezurtatu nahi izan dute %21eko BEZa izango dutela halako betaurreko eta lentillek.
Alarma piztu zen joan den astean, Gobernuak BEZ igoera motak jakinarazi zituztenean. Izan ere, %8tik %21era pasako da BEZa bakarrik ikusmena zuzentzekoak ez diren hainbat produkturen kasuan, eta ez graduatuetan edo osasunerako beharrezkoak diren horietan. Horrelaxe argitu du CNOOk, Espainiako Optiko eta Optometristen Elkarteak; eta baita Debagoieneko optikoek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak