Indiako altzairugintza-enpresa garrantzitsuenak euskal enpresekiko interesa agertu du

Leire Kortabarria 2012ko uztailaren 23a

Indiako altzairugintza arloko enpresa garrantzitsuenak, SAILek (Steel Authority of India, Ltd.), Euskadi bisitatu du lehenengo aldiz eta 42 euskal enpresaren zerbitzuetan interesa agertu du. Sei enpresaren instalazioak bisitatu dituzte, tartean Fagor Arrasate eta Danobat kooperatibenak. Euskal enpresekin 25 batzar izan dituzte.

Lopez lehendakariak zuzenduta, enpresa-misio bidaia egin zuten hainbat arduradunek Indiara, iaz, eta horren ondorioa da SAILeko ordezkarien bisita.

SAILeko ordezkariek altzairugintza arloko euskal ingeniaritza-enpresen eta ekipo-ondasun egileen ahalmenak ezagutu nahi izan dituzte.

SAIL enpresak hainbat sozietate publiko batzen ditu eta 1,5 milioi laguni lana ematen die. Bestalde, India da munduko laugarren altzairu-ekoizle handiena, Txina, Japonia eta AEBen atzetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak