Ingeniari teknikoak graduatu bihurtzeko aukera Mondragon Unibertsitatean

Aketz Zubia 2012ko uztailaren 23a

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian datorren ikasturtean, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin. ANECAk (Kalitatea eta Egiaztapena Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak) ikastaro horiek emateko baimena eman du eta profesional aktiboei zuzenduta daude. Gaztelaniaz emango dira, formatu erdipresentzialean eta linea bidez.

Ikastaro horiei esker, ingeniari teknikoak bitarteko karrera zahar bateko titulazioa izatetik europar graduatua eskuratzera pasatuko dira urtebeteko ikasketen ondoren. Prestakuntza erdipresentziala edo linea bidezkoa jasoko dute, moodle plataformaren bidez teknologia berrietan oinarrituta, eta hainbat irakasgai jarraitzeaz gain, gradu amaierako lan bat ere egingo dute.

Eskaintza horri esker, ikasleen prestakuntza osatzeko bigarren titulazio bat eskuratu, profil profesionala zabaldu eta Boloniari egokitutako gradu bat lortzeko aukera izango dute. Zehazki, sei egokitzapen-ikastaro eskainiko dira, Ingeniaritza Mekanikoko, Industria Elektronikako Ingeniaritzako, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako, Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako, eta Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako titulu baliokidea eskuratzeko. Ikastaro bakoitzerako leku mugatuak daude eta batzuk irailean hasiko dira eta besteak otsailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 794 700 telefonora edo emaila bidali muplus@mondragon.edu helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak