Office berria, tabletetarako prest dauka Microsoftek

Jon Berezibar 2012ko uztailaren 23a

Microsoft-ek, gutxi barru kalean izango den Windows 8 sistema eragile berriarekin bat, gertu dauka Office suit ezagunaren bertsio berria eta tabletetarako bereziki prestatua. Steve Ballmer zuzendariaren arabera, Office-en historiako zabalkunderik asmo handikoena da, tableta eta lainoko sinkronizazioa ardatz dituena.

Office, lainoan eta tabletan

Izenik eta irteera datarik ez da aurreratu oraindik baina erabiltzaileak kontu bat beharko du sistema berrian edozein dispositibotatik dokumentuetara sarbidea izan dezan; mugikor, tableta ala ordenagailutik. Suitaren barruan Word, Excel, Outlook, OneNote eta PowerPoint aplikazioek jarraituko dute, diseinu sinpleago batekin eta atzamarrekin ibiltzeko moduan, intuitiboki, diotenez, eta Skype aplikazio eta erabiltzailearen agenda bera lotuak izango ditu. Aplikazioekin batera, aurreko astelehenean San Franciscon egin zuten aurkezpenean enpresa aurkezpenetarako bereziki diseinatutako pantaila gehigarri ukigarria aurkeztu zuten, zuzenean, aurkezpenaren erdian, birmoldatu eta editatzeko aukera dakarrena.


iOS-arentzako, ez

Tabletetarako espresuki diseinatu badute ere, Apple-en gailuek ez dute bertsio berririk izango, soilik eguneraketa bat eskainiko dute, azken bertsioari gehitzeko. Eguneraketa hori Office berriarekin batera kaleratuko dute baina Skydrive lainoko biltegirako lotura ekarri dakar.
Windows 8a urriaren 26n aurkeztuko du Microsoftek, deskarga moduan bai eta baita eguneraketa moduan ere. Espero da orduan emango dituztela xehetasun guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak