Oztopo guztien gainetik, elbarrituen kanpalekua Degurixan

Ubane Madera 2012ko uztailaren 23a

40. urtez, kanpalekua ipini zuten Degurixan elbarrituek, eta asteburu pasa egin dute bertan 50 lagunek, gipuzkoarrak gehienak. Gustura hartu dute ekimena eta, ahal duten dena emanez, baita bikain ibili ere.

Boluntario gutxiago, eta ondorioz gero eta elbarri gutxiago. Aurten, sukaldariak ere ezin izan du joan. Baina sekula baino zailtasun gehiagori aurre egin behar izan arren, 50 lagun inguru izan dira Degurixan asteburuan, 40 urteotako hitzorduari eutsiz. Oñati, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgoibar, Zumarraga, Urretxu eta Donostiako elbarri eta boluntarioek parte hartu dute Behar Duzuna elkartearen txangoan, baita Bizkaikoren bat edo bestek ere.

Eroso eta ederto

Literadun denda handi bat, jatorduak prestatzeko txokoa, jangela... egonaldi ahalik eta erosoena egiteko tramankulu guztiak eroan dituzte. Baina garrantzitsuena: asteburu pasa mundiala egiteko gertu-gertu joan dira. Elbarriek zailtasunak izaten dituzte asteburu pasa joateko eta aukera hori eman gura izaten diete halako irteerekin. Haiek, gainera, gustura asko hartzen dute ekimena: "Zoragarria da elbarrituek ekintzetan erakusten duten bizitasuna ikustea. Eurak harritzen saiatzen gara. Zerbait ezberdina egiten", dio Amaia Lasaga boluntarioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak