Alkoholaren eraginpean gidatzeagatik hiru atxilotu Debagoienean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko uztailaren 22a

Ertzaintzak 17 pertsona atxilotu ditu aste bukaeran alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Horietatik hiru Debagoienean atxilotu dituzte: bi Aretxabaletan eta bat Bergaran. Gipuzkoari dagokionez gainerako atxiloketak Aduna, Mutriku, Beasain, Villabona, Andoain, Elgoibar eta Tolosan izan dira. Bizkaian Bilbon (4 atxiloketa), Trapagan, Bermeon eta Mundakan izan dira atxiloketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak