Anabel eta Harriet dira Debagoieneko squash txapeldun berriak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko uztailaren 21a

Anabel eta Harriet nagusitu dira gaur jokatu duten Debagoieneko squash txapelketan. 16 jokalarik parte hartu dute lehiaketan, horietatik hiru emakumezkoak. Gizonezkoen finala Harriet Arenaza eta Silverio Alvarezek jokatu dute eta emakumezkoena Anabel eta Itsasok.

Harriet Arenaza eta Silverio Alvarezek jokatu dute gizonezkoen mailako final nagusia. Harriet eskoriatzarra 2-0 irabazten hasi da. Hirugarren setean Silverio 12-10 nagusitu zaio Harrieti eta ondorioz laugarren seta jokatu behar izan dute. Silveriok seta irabazteko puntua eskura izan du, baina Harrietek indarrak berreskuratu eta 15-13 irabazi du lehia. Ez da lehenengo aldia eskoriatzarrak Debagoieneko txapelketa irabazten duena.

Emakumezkoen final nagusian 2-0 nagusitu zaio Anabel arrasatearra Itsasori. Kontsolazio finalean 2-1 nagusitu zaio Aitor Ricardori; eta, hirugarren eta laugarren postuan Borjak 3-4 irabazi dio Aritz Gordori.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak