Garestitze horrek ez dio eragiten propio hezkuntzarako ez den materialari: koadernoak, margoak, boligrafoak…
Eskola-materialak %4ko BEZa du oraindik, baina bakarrik irailaren 1era arte; orduan, %21ekoa izango du.
Gobernuaren ekonomia-memoriak honela zehazten du ze motako materialek izango duen BEZ orokorra: "Liburuak, hezkuntza-materiala eta irakasle eta ikasleek erabil ditzaketen bestelako gauzak, betiere ekintza pedagogikoa edo hezkuntzakoa egiteko eta bakarrik horretarako erabil daitezkeenak".
BEZa igotzea agintzen duen dekretuan, bestalde, jasotzen da ze produktuk duten BEZ supermurriztua (%4), eta multzo horretan aipatzen dira marrazteko materiala, partiturak eta mapak.
Eskolakoak ez diren liburuek ere %4ko BEZa izaten jarraituko dute.
Zehatz-mehatz jakiteko ze produktuk eta zerbitzuk izango duten BEZ mota bat edo bestea, BOEn argitaratutako dekretua jaits daiteke.
Gobernuaren kalkuluen arabera, eskola-materialaren BEZ handiago horri esker, 82 milioi euro gehiago batuko ditu zergatan datozen bi urte eta erdian. Aurten soilik, 12 milioi batuko ditu.