“Gure enpresak aparteko egokitzapen gaitasuna ari dira erakusten, Europako ekonomiaren ahuleziaren aurrean, azaleratzen ari diren merkatuetara joaz, Latinoamerika kasu. Ez da harritzekoa, beraz, Uruguaira antolatu dugun misio komertzialak hainbesteko interesa sortu izana. Izan ere, %5 inguruko hazkundearekin, Amerikako hego konoa jauzia emateko prest dauden enpresen salbazio ohola izaten ari da”, adierazi du Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatuJon Peli Uriguenek.
Gipuzkoako eredua erreferente modura hartu beharko litzateke, bere esanetan: "Gure enpresak denboraleari hobeto ari dira aurre egiten, daukaten esportazio eta egoera berrietara egokitzeko ahalmenagatik, eta baita nazioarteratzearen eta berrikuntzaren alde eginiko apustuagatik ere". Ildo horretan, adierazi du administrazio publikoek enpresak laguntzen jarraitu behar dutela eremu horietan, "apustu horrek ekoizpen jardueraren eta enpleguaren mantentzean itzulera ekartzen duela frogatuta" dagoelako.