Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eta Ainhoa Etxaide LABekoak Bilbon gaur, eguena, egin duten agerraldian iragarri dute greba orokorraren deialdia.
Muñozek zein Etxaidek ziurtatu dute Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea "gezurretan" ari dela "beste alternatibarik ez dagoela esaten duenean", eta doikuntza neurriek "Greziaren bidea" hartzera bultzatu dituztela esan du dute.
Halaber, PPren Gobernuak krisiari aurre egiteko onarturiko murrizketa neurriak "Hego Euskal Herrian ez inposatzeko" kalera irtengo direla esan dute.