Hezkuntza proiektuan hezkuntza berrikuntzak duen garrantzia kontuan hartuz, Mondragon Unibertsitateak I MU Foroa: Hezkuntza Berritzen antolatu du. Ikastaroa doan da.
Helburu nagusia da MUko hezkuntza berrikuntzaren inguruko esperientzien berri izatea, elkarrengandik ikastea eta etorkizunaz hausnartzea. Foroa irailaren 5ean (HUHEZIn) eta irailaren 12an (Goi Eskola Politeknikoan) izango da, goizeko 8:30etatik 13:00etara, eta 14:30etatik 18:00etara.
Goiz eta arratsaldeko saioak izango dira eta aztertuko diren gaiak ondorengoak dira:
. Konpetentzien ebaluaketa
. Tutoretza metodologia aktiboen testuinguruan
. Metodologia aktiboak konpetentzien garapenean.
IKTak eta Hezkuntza.
Izen-emateak eta argibideak hemen