Fabian Bilbao Mondragon Taldeko Lerro Zuriko zuzendaria izan da orain arte. Mondragon Korporazioko Etxebizitza Dibisioko presidenteordea izaten jarraituko du.
Ander Terradillos Espainiako esparruko zuzendaria zen iaztik. Kargu horrekin bateratuko du hartu berri duen ardura berria.
Korporazioari "oso lotutako" profesionalak dira biak.
Horrekin, Mondragonek bukatutzat jotzen du bere zuzendaritza berrantolatzea. Uztailaren 2a ezkero, Txema Gisasola da korporazioko presidentea, Jose Mari Aldekoak erretiroa hartu ondoren.