Irailaren 2ra arte izango da zabalik bainu denboraldia urtegietan.
Aholkuak
Horrelako beroa egiten duen egunetarako, besteak beste, honako neurriak hartzea aholkatzen da; ur asko edatea, bero gehien dagoen orduetan kalera ez irtetea edota arropa freskoa erabiltzea.
Sua egitea debekatuta
Bestalde, Arabako diputazioak debekatu egin du sua egitea, barbakoak egiten diren lekuak barne. Debekuak indarrean jarraituko duela ohartarazi dute, "meteorologia aldaketaren ondorioz" indargabetuta geratu arte. Sua egiteak 1.000 euroko isuna suposa dezake gehienez, eta eragin daitezkeen kalte eta galerak ordaindu beharraz ere zigortuko dute.