Zerbitzuari esker, 130.000 bezerok eta Hego Euskal Herriko autonomoen %35ek baino gehiagok erabili ahal izango dute doako tresna informatikoa beren fakturazioa kudeatzeko.
Teknologia berrien aldeko apustu garrantzitsuaren ondorioa dugu Gestiolan. Izan ere, 3etrade plataformak “cloud computing" edo “hodei-konputazioa" deritzon teknologiaz lan egiten du.
Teknologia horrek abantaila handiak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, hala nola malgutasuna (edonondik eta edonon eskura daiteke) eta segurtasuna (ekipoa galdu edo hondatzen bada, datuak ez dira galduko eta inork ere ez ditu eskuratuko).
Gestiolanek honako zeregin hauek beteko ditu, besteak beste, erabiltzaileentzat: negozioaren datu-basea osatu, salmenta-agiriak, aurrekontuak eta albaranak editatu… Gainera, ordainagiri-sorten kobrantza Euskadiko Kutxaren banka elektronikarekin zuzenean lotzeko aukera emango du.
Era berean, eta akordio horri esker, Euskadiko Kutxako bezeroek deskontuak izango dituzte 3etrade plataformaren
gainerako kudeaketa-moduluetan (erosketa- eta biltegi-kudeaketa, proiektu-kudeaketa, CRM, linea bidezko merkataritza…), horiek erabili nahi badituzte.