Pentsioen balio handitzea eragozten duen 8/2010 lege dekretuaren laugarren artikuluaren aurkakoa da ekimena. Lege hori Gizarte Segurantzak bermatzen duen urteroko pentsioen balio handitzearen aurka doala uste dute ekimenaren sustatzaileek. Espainiako Kongresuan aurkezteko 500.000 sinadura behar dituzte eta horretarako zerrendak jarri dituzte Debagoieneko erretiratu etxeetan. 18 urtetik gorako edonork sina dezake; Nortasun Agiria eramatea ezinbestekoa izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.