Iaz baino %39 enpresa gehiagori eman dizkie abalak Elkargik

Leire Kortabarria 2012ko uztailaren 16a

Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteak 195 milioi euro eman ditu abaletan urteko lehen erdian. 1.080 enpresak jaso dituzte, iazko epe berean baino %39 gehiagok. Eskatutako eragiketen %11,5 ukatu egin ditu Elkargik.

Elkargik egin duen balorazioaren arabera, "krisialdi sakoneko lau urte eta gero, enpresen ondasun orekak eta erresistentziarako ahalmenak modu oso nabarian okerrera egin dute".

Testuinguru "nahasi" horretan, Elkargik abaletan eman dituen 195 milioi euro horietatik %60 enpresa berregituratzeko eta finantzak finkatzeko izan dira; %20, inbertsiorako; eta gainontzeko %20a, enpresen jarduerari lotutako abal teknikoetarako. Bestalde, lehen seihilekoan berankortasunak (morositateak) %44 gora egin du. Sozietatearen solbentzia edo kaudimen koefizientea %13,49koa izan da.

Elkargiren arabera, "enpresak igarotzen ari diren egoera zail honetan eta kreditura iristeko eragozpen bereziko testuinguruan, kreditu erakundeek Elkargirekin arriskuak partekatu eta dibertsifikatzeko duten beharra inoiz baino eskatuagoa eta beharrezkoagoa izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak