Lan bilatzaileen erdiak sare sozialetan dihardu

Jon Berezibar 2012ko uztailaren 18a

Lana bilatzeko orduan lehentasunezko tokia bilakatu da Internet. Enplegu atariak izan ziren lehenik eta orain sare sozialetan dago bilaketa ahaleginaren interesgune nagusietako bat.

Infoempleo atariak Espainian eginiko azken ikerketaren arabera langileak aukeratzeaz arduratzen direnen %80ak hautagaien jarduera begiratzen du sare sozialetan. Facebook, foroak, blogak eta Twitter dira, hurrenez hurren kontsultatuenak. Aldi berean, lan bilatzaileen %63an gune horietan beren beregi argitaratzen dituzte edukiak, hautatzaileek kontsultatuko dituztelako esperoan. Sare sozialetan egoki jardutea, baina, lana aurkitzeko baliagarria izan daiteke, enpresa eta enplegatzaileen %71ak uste baitu aktibo direnak lana aurkitzeko aukera gehiago dauzkatela. Zentzu horretan LinkedIn sare profesionala da kontsultatuena eta Facebook bigarrena zerrenda horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak