Programa hori aho batez onartu du administrazio kontseiluak.
Deialdi honekin datozen urteetan ere jarraitu nahi da. 2012. urtean, ingelesera, frantsesera eta alemanera mugatuko da, B1, B2 eta C1 mailetan edo baliokideetan.
Eskatzaile bakoitzeko ordainketa 500 eurokoa izango da, gehienez ere. Zenbateko hori honako hauek ordaintzeko izango da: hizkuntza-prestakuntzako ikastaroetako matrikulak, maila egiaztatzeko prozedurak, eta kasu berezietan, onuradunen joan-etorriak, onuradunak ikastaroa erroldatuta dagoen udalerritik kanpora egin behar duenean, hain zuzen ere.
“Prestakuntza eta kualifikazioa oinarrizkoak dira kalitatezko enplegu bat lortzeko aukera handiagoa izateko”, gogorarazi du Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. “Gure gazteek, lanpostu bat lortzeko aukera handiagoa izan dezaten, zenbait hizkuntzetarako hizkuntza-trebetasunak hobetzen inbertitzen duten ahalegin ekonomiko eta akademikoa konpentsatu nahi da laguntza-programa honen bidez".
“Programa akuilu izan dadin ere nahi da, hau da, oraindik hizkuntzak ikastea erabaki ez duten edo hizkuntza-gaitasunak eskuratzen hasi diren pertsonentzat akuilu”. Hala esan du Lanbideko Administrazio Kontseiluko presidenteak.
Esportazioak, euskal BPGren %26
EAEko enpresen sarea ahalegin handia egiten ari da atzerrirako. Izan ere, esportazioak Barne Produktu Gordinaren %26 dira. Sektore batzuek beste sektore batzuei bultzatzen diete eta "langile kualifikatuak behar dituzte, teknikoki zein profesionalki kualifikatuak, eta horrek, kasu askotan, hizkuntzak jakitea eskatzen du, Europako Erkidegoko hizkuntzak, bereziki ”.
Euskal Enplegu Zerbitzuak erregistratutako datuen arabera, 18 urtetik 34 urterako langabeen artean, %20,6k Lanbide Heziketako ikasketak dituzte, eta %15,7k unibertsitate-titulazioa dute. Lehengoen artean, soilik laurdenek dute ingeles, frantses edo alemenari buruzko jakintza-maila ona. Unibertsitate-tituluak dituztenen artean, ehunekoa %64,9ra igotzen da, nahiz eta gehiena ingelesari dagokion.