"Erakundeen arteko lankidetzarako proiektu bat da eta urtero aldatzeko malgutasuna izango du, eskualde bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko".
Bi fasetan eramango da aurrera:
- Lehena irekita dago dagoeneko, hiru milioi euroko aurrekontua du Euskal Autonomia Erkidego osorako eta aukera ematen die udal, kuadrilla eta mankomunitateei tokian tokiko egoeren gaineko diagnostikoa egiteko.
- Behin beharrak identifikatuta, Lanbidek bigarren finantzazio deialdi bat egingo du behar horiei erantzungo dien ekimenak martxan jartzen laguntzeko. Euskal Enplegu Zerbitzuak 3,7 milioi euroko diru-partida bideratuko du horretara Gipuzkoan. Horietatik 1,3 milioi euro egoerarik txarrena duten zonaldeetan inbertituko dira, hau da, %14ko langabezia tasa gainditzen duten tokietan eta 100.000 biztanle baino gehiago dituztenetan. Irizpide hori aintzat hartuta, Donostian inbertituko da diru gehien (1.007.040 euro); Bidasoa Beheran ondoren (517.770 euro); eta Oarsoaldean gero (466.099 euro). Gainerako eskualdeei dagokienean: Debabarrenean, 361.393; Donostia-Mendebaldean, 356.974; Tolosaldean, 333.948; Debagoienean, 228.937; Urola Garaian, 145.400; Urola Erdian, 116.482; eta Urola Kostan eta Goierrin, 112.476 euro bakoitzean.