'H,O2TOPOZ'
Arratsaldean egingo den emanaldian protagonista nagusia gurpildun aulki bat izango da. Esan daiteke nahiko proposamen bisuala dela eta olerki irudian oinarrituta dagoen ikuskizuna dela.
Mataren esanetan, "urte askotan zehar jaso ditudan esperientziak hartu ditut kontuan ikuskizun hau sortzerako orduan", ikuskizun honetan bere esperientziak plasmatzen direla, alegia.
Hurrengo hitzordua
Matak aitortu duenez, Arrasaten egingo den emanaldiarekin ez da H,O2TOPOZ amaituko. Asteburuan Belgikara doala ere esan digu. Izan ere, bertan Barreras antzerkia eskainiko du. Handik, Euskal Herrira itzuliko da.