Cromoplastica Italiana 1976an sortu zen, eta espezialista da automoziorako pieza plastikoen kromaketa galvanizatu bidezko dekorazioan. Italiako iparraldean kokatuta dago, Bergamo hiritik hurbil, eta 2011n 31 milioi euroko fakturazioa lortuz uen, 250 enplegatuk osatzen duten langile talde batekin.
Zerbitzu hobea eskualde horretako bezeroei
Enpresa erosiz Maier Taldeak bere ahalmen produktiboa indartuko du, Europa Erdialdetik hurbil dagoen kokagune batetik. Horrenbestez, zerbitzu hobea emango die eskualde horretako bezeroei eta, aldi berean, Europan dekorazioaren eremuan duen lidergo eta berrikuntza estrategia indartuko du.
Horrez gain, erosketa honek bultzada handia dakarkio Maier Taldearen estrategia internazionalari, orain Europan hiru lantegi produktibo eta Indian beste bat baititu.