Realeko jantzi berriak gustuko?

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko uztailaren 12a

Gaur aurkeztu dute Realaren ekipazio berria, 2012-2013 denboraldirako. Lehena eta bigarrena; eta entrenamenduetarakoa eta kalekoa. Aurkezpen ekitaldia Andoni Agirregomezkorta aktoreak egin du. "Egunon", "eskerrik asko!" eta hasierako protokolozko euskarazko berben ostean, dena gaztelaniaz, baita Agirretxe edo Prietori egindako galderak ere.

Lehena, ohikoa, txuri-urdina; epokoa retro edo klasiko itxurakoa; galtzediak berritzaileak. Bigarrena, erabat ezberdina, laranja koloreko kamiseta, Euskaltel edo Holandakoaren antzekoa, praka beltzekin. Berritzailea atzeko aldea, zenbaki apurtua.

Nike markak diseinatu du aurtengorako, Realarendako propio; izan ere, iazkoa, katalogotik hartua, Alavesarena bezalakoa zen. Horrek hainbat kritika sortu zituen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak