"Banka pribatuan oinarritutako finantza sistemaren izaera estrategikoa aitzakiatzat hartuta, Espainiako gobernua bankuak salbatzeko ahalegin guztiak egiten ari da, ongizate estatuaren kontura. Sektore publikoa etengabe ahultzen ari da Raxoiren gobernua", foru gobernuaren iritziz.
BEZ zerga handitzea "neurri desegokia" da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz. "Zeharkako zergen igoera orokorrak herritar guztiei eragingo die, eta ahalmen ekonomiko txikiena dutenek gehiago pairatuko dute", esan du Aldundiak.
Balorazio hau egin du: "Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, ez da bidezkoa sektore publikoa mantentzeko karga, gero eta gehiago, langileen bizkar uztea. Gipuzkoako Foru Gobernua hasieratik agertu da zerga sistema bidezkoago eta solidarioago bat lortzeko urratsak ematearen alde. Horretarako, zeharkako zergak igo beharrean, zuzenekoen gainean lan egin beharra dago, horrek ematen baitu bidea gehien dutenek ekarpen handiagoa egin dezaten. Sektore publikoa gizartearen oinarrizko zutabea da. Berari eusteko ahalegina egin beharra dago, eta modu orekatu eta justuago batean banatzeko oinarriak ezarri behar dira".
"Herritarrak astero jasaten ari diren neurri horiek begi bistan uzten dute gure ekonomia gidatzeko egun daukagun subiranotasun falta, eta gure buruaren jabe izatearen beharra areagotzen dute".