Honakoa eskatzen die Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilarako Plataformak Arrasateko eta Elgetako udalbatzarrei:
- "Indarrean dagoen legeriaren babesean, frankistek fusilatu eta/edo desagerrarazitako herriko senideek eta elkarteek aurkeztutako kereila babestea".
- "Diktadura frankistak egindako genozidioagatik eta/edo gizateriaren aurka egindako krimenengatik Argentinako Errepublikako Lehen Epaitegi Kriminal eta Zentzagarri Federalean aurkeztutako kereila aintzat hartzea estatu mailan".
Eta salatzen dute:
1. "Franco jeneralaren altxamendu militar-faxista, 1936ko uztailean gertatua, legez eratutako Errepublikaren eta Espainiako, Euskal Herriko eta Kataluniako gobernuen aurka".
2. "Ondorengo diktadurazko erregimena, berrogei urtean odolez eta suz zanpatu baitzituen Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako askatasunaren, justizia sozialaren eta eskubide nazionalen aldeko disidentzia eta borroka zantzu guztiak".
3. "Nekazaritza, industria eta finantza oligarkiek eta Eliza Katolikoaren hierarkiak betetako eginkizuna, lehenengo, kolpismoaren alde jarriz, eta ezarritako erregimen faxistaren alde jarriz, gero".
4. "Amnistia Legeak ekarri zuen injustizia, frankisten zigorgabetasuna eskaini baitzuen eta ez baitzituen garbitu Diktaduraren aparatu juridiko eta hertsatzaileak (Armada, Polizia eta Guardia Zibila); konpromisoa hartzen du Lege hori deuseztatzearen alde agertzeko, eta egindako gehiegikeria guztien arduradunekin justizia egiteko exijitzen du, erregimen hari buruzko egia argitu dadila, haien ondorengoek egiten diharduten historia berriro idazteko ahaleginen aurka egiteko eta ordain duina eta ez diskriminatzailea egon dadila, frankismoaren ehunka mila biktimari eragindako sufrimenduengatik".
5. "Nazioarteko araudian gizateriaren aurkako krimen moduan kalifikatutako delituen egileek izan duten eta duten zigorgabetasuna eta genozidioaren biktimek bizi duten babesgabezia egoera; izan ere, espainiar estatuak ez die eman inolako ordain judizialik, jasan behar izan dituzten itzelezko kalteengatik".
Plataforma
Plataforma osatzen dute: Altafaylla Kultur Taldea, CNT Euskal Herria, Durango 1936 Kultur Elkartea, Euskal Memoria Fundazioa, Eusko Lurra Fundazioa, Egiari Zor Fundazioa, Garraxika Taldea, Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz ETA Sare Antifaxista erakundeek.